XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakurle interesatuak, hala ere, erredakziora jo beza, eta mila amorez bidaliko zaizkio eskatzen dituen xehetasun guztiak.

Bosco Marengo-n 1504an Antonio Ghislieri izenez bataiatu zuten haurra dominiko sartuko zen denborarekin, inkisidore ibili gero Lonbardia partean, Sutringo apezpiku egin, kardenale hurrengo urtean, eta hurrengoan (1558) Inkisidore Nagusi.

Trentoko Kontzilioa amaitu zenean (1563), nor hura baino egokiagoa Kontrarreformaren lege estua aplikatzeko?

1566an aupatu zen Aitasantutzara, Pio V.a elizizenez, eta Elizak Santu izendatuko zuen gerora, bere eginkizuna betetzeko erakutsi zuen zelo paregabearengatik.

Protestanteekiko lehia hil edo bizikoan, Inglaterrako Isabel erregina eskumikatzeraino ere iritsi zen, bai eta Maria Estuardoren fabore tronutik erasten saiatu, alferrik baina.

Michelangelo dibinoa, berriz, 1564an hil zen, Trentoko izpiritua bere haragitan ezagutzeko adinera doi-doi heldurik.

Zerikusi gutxitxoko diruditen bi gertakarion bat etortzeak egiteratu zuen guztia.

Soliora iritsi aurretik ere lortu nahi izan zuen Pio V.a izatekoak Capella Sixtinako biluzkeria gordin haren kontra neurriren bat har zedin; artistaren itzala handiegia izan, ordea.

Harik eta beharrezko ziren baldintzak gauzatu ziren arte (...).